2020(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Berdintasun opariak- Regalos igualitarios

 

 

HEZKIDETZA GABONETAN ERE

 

            Gabonak gertu ditugun honetan, kontsumitzeko eromenean ez erortzeko komeriak izango ditugun honetan, joko, jostailu, bideo-joko eta liburuek duten garrantziaz hausnartzea oso garrantzitsua da.

Haurtzaroan jakintza, ezagutza eta adierazpena, jokoen eta jostailuen bitartez garatzen dituzte haurrek. Jokoetan horiek gertuko bizipenak eta aukerak adierazten dituzte, portaerak, jokabideak eta trebetasunak ikasten dituzte eta etorkizunerako nortasuna eraikitzen dute.

Jostailuen publizitate-kanpainek estereotipoz beteriko irudia islatzen dute eta ematen dituzten gizon eta emakumeen rola klasikoek ez dute laguntzen benetako berdintasuna lortzeko. Ez dago gure esku komunikabide eta publizitatearen mezuak aldatzea, baina bai haien aurrean kritiko jokatzea.

 

Jostailu eta bideo-joko egokia aukeratzeko kontuan izan behar ditugu kalitatea eta haurren adina, noski, baina batez ere jarrera eta balore positiboak lortzeko laguntzen duten ala ez:

 

·  Neskek zein mutilek erabili ahal izatea

·  Eredu sexistak eta indarkeria ez bultzatzea

·  Berdinen arteko harremanak eta komunikazioa bultzatzea eta sendotzea

·  Kooperazioa eta laguntasuna sustatzea

·  Jolasaren edo jokoaren helburua ondo pasatzea izatea

·  Edozein umek erabili ahal izatea, hau da, trebetasunik ez izanda ere inor baztertzeko aukerarik ez ematea

·  Dibertigarria eta jolasteko gogoa piztea

·  Jakin-mina eta sormena garatzen laguntzea

·  Jolasteko aukera berriak ematea, hau da, errepikakorra ez izatea

·  Pentsatzeko ahalmena eta arazoei aurre egiteko baliabideak topatzen laguntzea

Eta ezin dugu ahaztu haur eta gazte literatura. Neskek eta mutilek liburuetan islatzen diren pertsonaiekin eta egoerekin bat egiten dute, beraz edozein liburu edo ipuin aukeratu baino lehen kontuan izan behar ditugu ondorengo hauek:

 

·       Izenburuetan, marrazkietan, eta ekintzetan emakumezko eta gizonezkoen arteko oreka dagoela, kopuruz eta garrantziaz

·       Hizkuntza, jarduerak eta estereotipo sexistarik ez daudela

·       Gizonezkoak etxeko lanetan eta besteen zaintzetan aritzen direla, emakumezkoek erabakiak eta espazio publikoan protagonismoa hartzen dutela, hau da, rol klasikoak (mutila ausarta… eta neska menpekoa…) transmititzen ez dituena.


 

 Jostailu ez sexistak



 


COEDUCACION EN NAVIDADES


            En este momento en que las navidades están cerca y en el que es difícil no sucumbir a toda esa locura del consumismo, es importante reflexionar sobre la importancia de los juegos, juguetes y libros que adquirimos.

En la edad temprana, las niñas y niños desarrollan el conocimiento, aprendizaje y la expresión a través del juego y los juguetes. En el juego, las chicas y chicos reflejan vivencias y opciones cercanas, aprenden comportamientos, actitudes y habilidades y construyen supersonalidad.

Los juguetes que vemos en la publicidad, la mayoría de las veces, en vez de impulsar relaciones de igualdad, respeto y solidaridad, lo que impulsan son valores como el sexismo y la violencia.

A la hora de elegir el juguete adecuado hemos de tener en cuenta, la calidad del mismo y la edad de la niña o niño, pero sobre todo si ayudan a la consecución de valores y actitudes positivas:

 

·         Que puedan jugar chicas y chicos, indistintamente.

·         Que evite modelos sexistas y no potencie la violencia.

·         Que refuerce la comunicación y las relaciones entre iguales.

·         Que incite al compañerismo y no sea competitivo (no tiene por qué ganar nadie)

·         Que el objetivo del juego o juguete sea pasarlo bien.

·         Que lo pueda utilizar cualquier criatura, que nadie se sienta excluida/o si no tiene unas habilidades concretas.

·         Que desarrolle la imaginación y las ganas de aprender.

·         Que ofrezca distintas opciones de juego, es decir que no sea repetitivo.

·         Que ayude a buscar estrategias para hacer frente a los problemas y potencie la capacidad de pensar.

 

Y no olvidemos la literatura infantil y juvenil. Las chicas y chicos se identifican con los personajes y situaciones que se plantean en ellos, por lo tanto antes de elegir un libro o cuento hemos de tener en cuenta:

 

·         Que haya equilibrio entre personajes femeninos y masculinos en cuanto a

títulos, imágenes y acciones, tanto en número como en importancia.

·         Que utilice lenguaje, acciones o estereotipos no sexistas.

·         Que no reproduzcan los roles clásicos (chico valiente,… y chica sumisa,…)

 


Desde el centro os animamos a hacer regalos no-sexistas.


Juguetes no sexistas

2020(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

GABON ZORIONTSUAK!!

 


Jai zoriontsuak eta berdintasunezkoak, familia-uneak izan ditzatela, baina familia ez dadila bakarra eta baztertzailea izan. Gazteek eta emakumeek zaintza esklusiboak ez hartzea, partekatuak eta erantzunkideak baizik. Ez daitezela jostailu sexistak oparitu, haurrak nahi duten bezala dibertitu daitezela, ahots inkisidore batek "hori ez da neskentzat" esan gabe, bikotekideek minik gabe elkar maite dezatela, jelosia gai zaharkitua eta zentzugabea izan dadila. Iragarkietako estereotipoek ez gaituztela erasotzen eta ikuspegi kritikoa dugula haien aurrean, komunikabideek ez ditzatela egitura androzentrikoak betikotu. Bakearen kultura nagusi izan dadila, eta urteko gainerako egunetara zabal dezagun.




...................................................................
Felices e igualitarias fiestas, que disfruten de momentos familiares pero  que la familia no sea una única y excluyente. Que las jóvenes y  mujeres no asuman de forma exclusiva los cuidados sino compartidos y  corresponsables. Que no se regalen juguetes sexistas, que las niñas y los niños se diviertan como les plazca sin que una voz inquisidora les diga «eso  no es para niñas/os», que las parejas se quieran sin dolor, que los celos sean un tema obsoleto y absurdo. Que los estereotipos de los anuncios no nos agredan y tengamos visión crítica ante ellos, que los medios de comunicación no perpetúen estructuras androcéntricas. Que reine la cultura de la paz y la extendamos al resto del  año .

2020(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

Nire alabak sei urte ditu eta bere genitalak ukitzen harrapatu nuen…

 

Nire alabak sei urte ditu eta bere genitalak ukitzen harrapatu nuen…


  • Nire alabak sei urte ditu eta aurreko egun batean bere genitalak ukitzen harrapatu nuen, arraroa egin zitzaidan gorri-gorria zegoela ikusi nuelako, egoera horren aurrean ez nuen jakin zer egin.
  • Nire 5 urteko semea eta bere lagunak medikuetara jolasten ibiltzen dira gelan sartuta. Hori normala al da?

Horrelako egoera, eta galderak maiz iristen dira gurera, askotan helduak horrelako egoera baten aurrean rekurtso gabe sentitzen garelako, erantzun baten bila joaten gara. Orain dela urte batzuk, erantzuna argia zen, genitalak ukitzea ez zegoen ondo ikusita, horren arabera, horrelako jarrerak debekatzen ziren.Haurren sexualitatea debekuen arauetan mugitzen zen, eta existituko ez balitz bezela jokatzen zuten.

Gaur egun, aldiz, askotan hitz hau entzun ohi dut “ hori normala da”, medikuak, irakasleak, psikologoak, askotan helduei goian aipatutako egoera azaltzen dutenean “normala hitza aipatzen dute” eta badirudi horrekin dena esanda dagoela. Sexologiaren aldetik normala hitzak ezer gutxi argitzen du, sexualitatea eta bere adierazpenaren inguruan.

 

harremanak_elñkartea_haurrak_sexualitatea

Horregatik eta haurren sexualitateari dagokion espazioa eskeintzeko ondorengoa aipatuko nuke:

  • Normala hitza ez nuke aipatuko. Goian aipatutako egoerak, egoera osasuntsuak dira, erakusten digutenak haurrak ere gorputza dutela.. Haurrei  lasai, eta askatasunez uzten badiegu, beraien gorputza esploratzera joko dute, eta noski esplorazio horretan, beraien plazerrarekin topo egingo dute, eta hori lorpen handia da beraientzat. Honela, haurrak bere plazerrarekiko autonomoak direla sentituko duelako.
  • Haurren sexualitatea- bere gorputzaren deskubrimentuarekin erlazio zuzena dauka, plazerra ematen dieten ekintzen deskubrimentuarekin. Honengatik haurrak genitalak ukitzen dituzte, eta beraien artean joku sexualak burutzen dituzte.

Eta honen aurrean nola jokatu beharko genuke:

Jabetu gaitezen horrelako egoerak helduoi emozioak mugitzen dizkigutela . Beraz, kokatu dezagun gure emozioa gure gorputzan, gure den heinean       haurrari ez transmititzeko.

  • Baloratu zein positibo den haurrarentzat, bere gorputzaren plazerrarekin topo egitea.
  • Haurra soazializazio prozesu batean dago, gure gizartean ditugun arauak oraindik ez dakizki. Beraz, bere gorputzarekin disfrutatzeko ( genitalak ukitzen ditunean, joko sexualak burutzen ditunean), bere espazioak eta bere denborak hartu behar dituela, erakutsiko diogu., . Horrela da, haurrak oraindik ez dakienez gure gizartean badaduela praktika sexual batzuk jende aurrean egiten ez ditugunak.Honekin, intimitatea zer den eta nola eraikitzen den erakutsiko diogu.
  • Haurren arteko joku sexualetan- beste edozein jolasetan bezela, partaide guztiak eroso sentitzea, eta inork ez egitea gogoa ez duen ezer bermatuko dugu.

Bukatzeko, atera gaitezen ” normaltasunaren” arautik,ez dezagun begirada alde batera eraman,goazen gure haurrei bere sexualitatea eraikitzen lagunduko dien giltzarriak eskaintzera beraien gorputza eta nortasuna gozamenez eraiki dezaten.


PEDAGOGIA FEMINISTA


Pedagogia Feminista egunez egun gure ikastetxe zein aisialdiko guneetan zabalduz joan dadin tresna izan nahi du. Bestalde, gogorarazi proiektu hau denon artean aberastea dugula. Zuen eskuetara ailegatu den materiala eta gurekin guztiokin partekatzea merezi duela pentsatuko bazenute, zuen proposamena esker onez jasoko dugu.


         

          HAUR HEZKUNTZA







2020(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

ANTZERKIA: "BALONES ROSAS Y BARBIES CARPINTERAS"

Antzerkia: “Balones rosas y Barbies carpinteras”

Datorren martxoaren 10ean, LHko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak, Iruñeko Baluartera joango gara, antzerki bat ikustera. Antzezlan honek genero estereotipoak apurtu, aniztasuna errespetatu eta berdintasun eta inklusibitatearen aldeko balioak garatzen ditu. 
Istorioan, nerabe batzuk, eskolako ateraldi batean, egoera bat bizi izango dute non, talde lana eta pertsona bakoitzaren gaitasunak erabili beharko dituzte aurrera egiteko.

HEZKIDETZARAKO AGENDA 23-24

23-24 Ikasturte honetan ere, gure Hezkidetza eskola-agenda hau erabiliko dugu. Tresna honen helburua,   eraldaketa pertsonal eta sozialer...