Azken urteetan asko entzuten da:
“berdintasunean bizi gara gaur egun "
Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak ikusteko, egungo gazteek dituzten mendekotasun bikote-harremanak aztertzea besterik ez dago.
Berdintasuna lortzeko, hezkidetzak eremu guztietan duen garrantzia azpimarratu du. “Hezkidetza eskoletan lantzen da baina eskoletako lanketa iruditu arren, ezin da eskola-eremura mugatu”.
Barneratu ditugun estereotipo eta rol sexistagatik, hizkuntzak ere erabilera sexista bultzatzen du.
Telebista-saio, antzerki, film, joko zein liburuei dagokienean, era guztietako baloreak eskaintzen dituzte, “sexistak eta parekideak”.
Ipuinei garrantzia kendu zaie, baina bultzatu nahi ditugun baloreak ipuinetan islatu behar dira. Egunero bizi dugun errealitatean ez dugu aniztasuna ikusten. Beharrezkoa da ipuin parekideen bidez aniztasuna normalizatzea.
Film, komiki, antzezlan edo liburu bat parekidea den jakin nahi izanez gero, hiru ezaugarri hartu behar dira kontutan:
1- Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzea
2- Pertsonaia horiek elkarrekin hitz egitea
3- Elkarrizketa horietako gaia gizona ez den beste zerbait izatea