2020(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

Nire alabak sei urte ditu eta bere genitalak ukitzen harrapatu nuen…

 

Nire alabak sei urte ditu eta bere genitalak ukitzen harrapatu nuen…


  • Nire alabak sei urte ditu eta aurreko egun batean bere genitalak ukitzen harrapatu nuen, arraroa egin zitzaidan gorri-gorria zegoela ikusi nuelako, egoera horren aurrean ez nuen jakin zer egin.
  • Nire 5 urteko semea eta bere lagunak medikuetara jolasten ibiltzen dira gelan sartuta. Hori normala al da?

Horrelako egoera, eta galderak maiz iristen dira gurera, askotan helduak horrelako egoera baten aurrean rekurtso gabe sentitzen garelako, erantzun baten bila joaten gara. Orain dela urte batzuk, erantzuna argia zen, genitalak ukitzea ez zegoen ondo ikusita, horren arabera, horrelako jarrerak debekatzen ziren.Haurren sexualitatea debekuen arauetan mugitzen zen, eta existituko ez balitz bezela jokatzen zuten.

Gaur egun, aldiz, askotan hitz hau entzun ohi dut “ hori normala da”, medikuak, irakasleak, psikologoak, askotan helduei goian aipatutako egoera azaltzen dutenean “normala hitza aipatzen dute” eta badirudi horrekin dena esanda dagoela. Sexologiaren aldetik normala hitzak ezer gutxi argitzen du, sexualitatea eta bere adierazpenaren inguruan.

 

harremanak_elñkartea_haurrak_sexualitatea

Horregatik eta haurren sexualitateari dagokion espazioa eskeintzeko ondorengoa aipatuko nuke:

  • Normala hitza ez nuke aipatuko. Goian aipatutako egoerak, egoera osasuntsuak dira, erakusten digutenak haurrak ere gorputza dutela.. Haurrei  lasai, eta askatasunez uzten badiegu, beraien gorputza esploratzera joko dute, eta noski esplorazio horretan, beraien plazerrarekin topo egingo dute, eta hori lorpen handia da beraientzat. Honela, haurrak bere plazerrarekiko autonomoak direla sentituko duelako.
  • Haurren sexualitatea- bere gorputzaren deskubrimentuarekin erlazio zuzena dauka, plazerra ematen dieten ekintzen deskubrimentuarekin. Honengatik haurrak genitalak ukitzen dituzte, eta beraien artean joku sexualak burutzen dituzte.

Eta honen aurrean nola jokatu beharko genuke:

Jabetu gaitezen horrelako egoerak helduoi emozioak mugitzen dizkigutela . Beraz, kokatu dezagun gure emozioa gure gorputzan, gure den heinean       haurrari ez transmititzeko.

  • Baloratu zein positibo den haurrarentzat, bere gorputzaren plazerrarekin topo egitea.
  • Haurra soazializazio prozesu batean dago, gure gizartean ditugun arauak oraindik ez dakizki. Beraz, bere gorputzarekin disfrutatzeko ( genitalak ukitzen ditunean, joko sexualak burutzen ditunean), bere espazioak eta bere denborak hartu behar dituela, erakutsiko diogu., . Horrela da, haurrak oraindik ez dakienez gure gizartean badaduela praktika sexual batzuk jende aurrean egiten ez ditugunak.Honekin, intimitatea zer den eta nola eraikitzen den erakutsiko diogu.
  • Haurren arteko joku sexualetan- beste edozein jolasetan bezela, partaide guztiak eroso sentitzea, eta inork ez egitea gogoa ez duen ezer bermatuko dugu.

Bukatzeko, atera gaitezen ” normaltasunaren” arautik,ez dezagun begirada alde batera eraman,goazen gure haurrei bere sexualitatea eraikitzen lagunduko dien giltzarriak eskaintzera beraien gorputza eta nortasuna gozamenez eraiki dezaten.


PEDAGOGIA FEMINISTA


Pedagogia Feminista egunez egun gure ikastetxe zein aisialdiko guneetan zabalduz joan dadin tresna izan nahi du. Bestalde, gogorarazi proiektu hau denon artean aberastea dugula. Zuen eskuetara ailegatu den materiala eta gurekin guztiokin partekatzea merezi duela pentsatuko bazenute, zuen proposamena esker onez jasoko dugu.


         

          HAUR HEZKUNTZA







2020(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

ANTZERKIA: "BALONES ROSAS Y BARBIES CARPINTERAS"

Antzerkia: “Balones rosas y Barbies carpinteras”

Datorren martxoaren 10ean, LHko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak, Iruñeko Baluartera joango gara, antzerki bat ikustera. Antzezlan honek genero estereotipoak apurtu, aniztasuna errespetatu eta berdintasun eta inklusibitatearen aldeko balioak garatzen ditu. 
Istorioan, nerabe batzuk, eskolako ateraldi batean, egoera bat bizi izango dute non, talde lana eta pertsona bakoitzaren gaitasunak erabili beharko dituzte aurrera egiteko.

2020(e)ko urtarrilaren 18(a), larunbata

CUENTOS Y JUGUETES NO SEXISTAS



 CUENTOS SEXISTAS
Una de las funciones más claras de la literatura infantil en el proceso de socialización es la transmisión de modelos femeninos y masculinos. A niños y niñas les llegan papeles sexuales con mucho éxito; marcarán a cada sexo un rol, unas capacidades y unas actitudes. En los cuentos sexistas los niños son activos, inteligentes, hábiles y dinámicos; las niñas, en cambio, son pasivas, limpias, bonitas, agradables y tranquilas. Las imágenes estereotipadas de hombres y mujeres en los cuentos marcan modelos; para expresar la simetría las características marcadas a un sexo, se las quita al otro.
 NO SON CUENTOS SEXISTAS…
  • Los que no repiten los roles asociados al género.
  • Los que no responden a los géneros estereotipados, es decir, las niñas obedientes y buenas, y los niños fuertes y valientes.
  • Los que impulsan otros valores que corresponden al género, todos los valores positivos (sin tener en cuenta el género).
  • Los que nos proponen un modelo nuevo para llevarlo a nuestra vida.
  • Los que impulsan la igualdad. Proponiendo igualdad de oportunidades para todas las personas, respetando las diferencias y particularidades para lograr una sociedad más justa.
  • Los que ayudan a desarrollarnos como personas impulsando aptitudes diversas.
  • Los que ofrecen en sus imágenes nuevos y diversos modelos.

PROPUESTAS PARA SUPERAR EL SEXISMO EN LOS CUENTOS:
  • Conciliación entre el espacio afectivo y profesional, es decir, valentía, iniciativa, afectividad, expresión de sentimientos, que el trabajo de casa y el público sean características de cualquier personaje.
  • Que las mujeres aparezcan en diferentes oficios.
  • La mayoría de los modelos todavía son masculinos. Se deberían de renovar imágenes y textos y adecuarlos a la realidad actual.
  • Se deben de reflejar las mujeres que tienen éxito en el mundo laboral: trabajadoras, hábiles, valientes, las madres que tienen éxito en la política o el deporte.
  • Que el sueño de las mujeres o niñas no sea ser princesa o encontrar novio, que aparezcan otro tipo de objetivos.
  • Hombres haciendo trabajos de casa, cambiando pañales, haciendo la compra, que no sepan arreglar el coche.
  • Divulgar otros modelos para los chicos: chicos que muestren sus sentimientos, que es asustan en las peleas, a los que no les gusta competir.
  • Hijos e hijas que colaboran en las tareas del hogar.
  • Madres y abuelas que salen con sus amigas.
  • Hay otros modelos de familia: parejas homosexuales, monoparentales…
  • Impulsar en la misma medida valores positivos de mujeres y hombres para conseguir nuevos modelos de personas.
  • Mostrar la palabra y la negociación como forma de resolver los conflictos, no la violencia. Está normalizado en los cuentos que el personaje masculino va a la guerra, es el refuerzo de la agresividad.
  • La literatura infantil debe de abrir y fomentar el camino hacia la igualdad.
De todas maneras es posible que nos lleguen a casa cuentos sexistas. En vez  de apartarlos, podemos aprovechar la ocasión para hacer una lectura crítica, valorando los aspectos positivos y siendo críticos con los negativos. Ya que necesitamos de niños y niñas críticas ante las situaciones sexistas de la vida real.
¿QUÉ ES EL JUEGO? ¿QUÉ ES EL JUGUETE?
La infancia es una etapa decisiva en la vida, las experiencias vividas  en ella dejan huella para siempre. Además, mediante estas vivencias se afianzan los roles sociales de las personas, la autoestima, el respeto, la cooperación y otros valores. Los niños y las niñas aprenden y se relacionan con los demás mediante el juego.
Por ello es muy importante la elección que hagamos de los juegos que vayan a utilizar, pues con ellos lograrán interactuar con su entorno.
Los juegos y cuentos tienen una función educadora y por ese motivo no se pueden tomar como elementos neutrales. No hay juegos para niñas o para niños.
Los juegos no tienen sexo. La clasificación de las personas por sexos es una decisión cultural. Los juegos sexistas son un reflejo de la sociedad actual, un espejo de la sociedad organizada como hombre-masculino y mujer-femenino.
OBJETIVOS DE LOS JUEGOS Y CUENTOS SEXISTAS:
· Enseñar a ser hombre o mujer.
· Marcar las diferencias de género.
· Dirigir las relaciones entre personas adultas y niños/as conforme al género.
· Marcar las relaciones en base al género.
· Reproducir la división actual.
OBJETIVOS DE LOS JUEGOS Y CUENTOS NO SEXISTAS:
· No reproducir los roles de género asociados al sexo.
· Ayudar a desarrollarnos como personas plenas, impulsando aptitudes diversas.
· Evitar la transmisión de estereotipos sexistas y violencia.
· Dar opción a jugar en modelos abiertos y no cerrados.
· Impulsar un nuevo modo de vida basado en la equidad.
CONSEJOS PARA ELEGIR JUGUETES:
  • Los juguetes deben de ser atractivos, que sean para utilizarlos más de una vez, los más sencillos suelen ser los más divertidos.
  • Deben de ayudar a desarrollar la imaginación y la creatividad.
  • El juguete debe de adaptarse a la edad y los gustos de la niña o el niño.
  • Debe de ser seguro.
  • No debe de ser usado para afianzar estereotipos sexistas:
  • Podrá ser utilizado por cualquiera sin ningún tipo de distinción, y si se utiliza entre dos, se basará en la cooperación e igualdad.
  • Ayudarán a respetar las diferencias de etnia, culturales y sexuales.
  • No impulsará actitudes violentas sino lo contrario, ayudará a impulsar valores sociales y personales.
  • La publicidad no debe de ser la impulsora.
  • El juguete no es más que un instrumento, lo más importante es el juego.
  • El color que sea verde, amarillo o rojo, azul o rosa, sin distinción alguna.

IPUIN ETA JOSTAILU EZ SEXISTAK




IPUIN SEXISTAK
Umeen literaturak jendarteratze prozesuan duen funtzio argienetariko bat eredu femenino eta maskulinoen igorpena da. Neska-mutilei paper sexualak helarazten zaizkie arrakasta handiz; sexu bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte. Ipuin sexistetan, mutilak aktiboak, azkarrak, trebeak eta dinamikoak izango dira; neskak, berriz, pasiboak, garbiak, ederrak, atseginak eta lasaiak. Ipuinetan agertzen diren emakume eta gizonen irudi estereotipatuek neskentzako eta mutilentzako ereduak markatzen dituzte; simetria adierazteko sexu bati markatzen zaizkion ezaugarriak besteari kentzen zaizkio.
 IPUIN EZ SEXISTAK DIRA…
  • Sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituztenak.
  • Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak, hau da, neskak esanekoak eta zintzoak dira, eta mutilak ausartak eta indartsuak.
  • Generoari     dagozkion bestelako baloreak bultzatzen dituztenak, hau da, balore positibo guztiak (generoa kontuan hartu gabe).
  • Gure     bizitzara eramateko eredu berri bat luzatzen dutenak.
  • Jendarte     berdintasuna bultzatzen dutenak. Pertsona guztientzako aukera berdintasuna bultzatuz, desberdintasunak eta berezitasunak errespetatuz, jendarte justuagoa bilakatzeko.
  • Pertsona moduan, gaitasun anitzak bultzatuz, osotasunean garatzeko laguntzen dutenak.
  • Irudietan eredu berriak eta anitzak eskaintzen dituztenak.
IPUINETAN SEXISMOA GAINDITZEKO  PROPOSAMENAK:   
  • Esparru afektiboa eta profesionalaren arteko adiskidetzea, hau da, ausardia, ekimena, afektibitatea, sentimenduen adierazpena, etxeko lana eta kalekoa pertsonaia guztien ezaugarriak izatea.
  • Emakumeak lanbide ezberdinetan agertzea.
  • Eredu gehienak oraindik maskulinoak dira. Irudiak eta testuak berriztu eta gaur egungo errealitatera egokitu beharko lirateke.
  • Lan     munduan arrakasta duten emakumeak islatu behar dira: langileak, trebeak, ausartak, politikan edo kiroletan arrakasta lortzen duten amak.
  • Emakumeen edo neskatilen ametsa ez izatea printzea edo mutila topatzea, beste motatako helburuak agertzea.
  • Gizonak etxeko lanak betetzen, umeen pardelak aldatzen, erosketetara joaten, autoa konpontzen ez dakitenak.
  • Mutilentzako beste eredu batzuk ere zabaltzea: sentimenduak adierazten dituztenak, borroketan beldurtzen direnak, lehiak gustukoak ez dituztenak.
  • Etxeko lanetan aritzen diren seme-alabak.
  • Lagunekin ateratzen diren amak eta amamak.
  • Beste familia ereduak ere badaude: bikote homosexualak, ama seme-alabekin, aita seme-alabekin…
  • Emakume eta gizonen balio positiboak neurri berean bultzatu pertsona eredu berria lortzeko.
  • Gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta negoziazioa agertu eta ez indarkeria. Normalizatuta dago ipuinetan pertsonaia maskulinoa gudara, borrokara doala. Agresibitatearen errefortzua da.
  • Umeentzako literaturak berdintasunerako bidea zabaldu eta bultzatu behar du.
  • Hala ere, askotan etxera ipuin sexistak heldu daitezke opari legez. Baztertu beharrean, ipuin sexistak izanda ere irakurketa kritiko bat egiteko aukera eman ahal digu, transmititzen dituzten alderdi positiboak baloratuz eta negatiboekin kritikoak izanez. Izan ere,  bizitza errealeko egoera sexisten aurrean ume kritikoen beharra daukagu.

ZER DA JOLASA? ZER DA JOSTAILUA?
Haurtzaroa, bizitzako aldi erabakigarri bat da, etapa honetan zehar bizitzako esperientziek behin betiko aztarna uzten dute. Gainera bizipen hauen bitartez, pertsonen rol sozialak, autoestimua, errespetua, lankidetza eta beste hainbat balore finkatzen dira. Umeek jolasen bitartez ezagutu eta besteekin erlazionatzen ikasten dute.
Horregatik, oso garrantzitsua da erabiliko dituzten jolas eta jostailuen aukeraketa, hauen bitartez, inguruarekin interakzioa izatea lortzen dutelako.
Jolas eta ipuinek funtzio hezitzailea dute eta arrazoi horregatik ezin daiteke elementu neutraltzat hartu. Ez daude neskentzako edo mutilentzako diren jolasik.
Jolasek ez dute sexurik. Pertsonak sexuaren arabera bereiztea erabaki kulturala da. Jolas sexistak egungo jendartearen isla dira, hain zuzen ere, gizonezkoak-maskulino eta emakumezkoak-femenino bezala antolatzen duen jendartearen ispilu.

  • JOLAS ETA IPUIN SEXISTEN HELBURUAK:

    • Gizona edo emakumea izaten irakastea
    • Genero desberdintasunak markatzea
    • Heldu eta haurren arteko harremanak, generoaren arabera bideratzea.
    • Harremanak sexuaren arabera markatzea.
    • Gaur egungo zatiketa birproduzitzea.
  • JOLAS ETA IPUIN EZ SEXISTEN HELBURUAK:
    • Sexuari loturiko genero rolak ez errepikatzea.
    • Pertsona moduan, gaitasun anitzak bultzatuz, osotasunez garatzen laguntzea.
    • Estereotipo sexista eta indarkeriaren transmisioa saihestea.
    • Eredu zabal eta ez itxietan jolasteko aukera ematea.
    • Bizitzarako eredu berri bat bultzatzea, parekidetasunean oinarrituta.

JOSTAILUAK AUKERATZEKO GOMENDIOAK:
    • Jostailuak erakargarriak izan behar dira, behin baino gehiagotan erabiltzeko modukoak, arruntenak dibertigarrienak izan ohi dira.
    • Irudimena eta sormena garatzen lagundu behar dute.
    • Jostailua, umearen adin gustuetara egokituko da.
    • Ziurra izan behar da.
    • Ez da estereotipo sexistak finkatzeko erabilia izan behar.
    • Denek erabili ahal izango dituzte inolako bereizketarik gabe, eta bien artean erabiltzen badituzte kooperazio eta berdintasun baloreak barneratuko dituzte.
    • Sexu, etnia eta kulturen arteko desberdintasunak errespetatzen lagunduko dutenak.
    • Ez du indarkeriazko portaerarik bultzatuko, kontrakoa baizik, gizarte baloreak eta pertsonalak bultzatzen lagunduko du.
    • Publizitateak inoiz ez du eraginik izan behar norberarengan.
    • Jostailua tresna bat da bakarrik, garrantzitsuena jolasa da.
    • Kolorea izan dadila berdea, horia zein gorria, urdina zein arrosa, bereizketarik gabe.

HEZKIDETZARAKO AGENDA 23-24

23-24 Ikasturte honetan ere, gure Hezkidetza eskola-agenda hau erabiliko dugu. Tresna honen helburua,   eraldaketa pertsonal eta sozialer...